2009/06/08

IRAKURKETAREN ORDUA: EUSKAL HERRIA 7 HERRIALDEAK



EUSKAL HERRIA
7 HERRIALDE

irakurketa egiten hasi naiz.

Indar zentralistek (eskuin-ezker), 499.000 boz inguru lortu dituzte.

indar abertzaleek (ezker-eskuin) 423.000 boz.

indar federalistak 20.000. (ezker batuek, baina iparraldekoa jakitea zailagoa da).


TA PENTSATZEN DUT:

1.- komunikabide nagusiak dituzte zentralistek

2.- botere instituzionala ia-ia hartuta dute erabat

3.- gehiengoa dira bai, baina sekulako sakabanaketaren poderioz, abertzaleen arloan.

4.- ezker abertzaleek daukate gorako ibilbide gehien egiteko aukera.

5.- ezkerreko abertzaleen batasuna Batasunaren inguruan egin beharra ezin sahiestukoa iruditzen zait

6.- ezker abertzaleek, behin bat eginda, sapairik gabeko gorakada daukate aurretik.

7.- bidai horretan ezker federalistekin (bai hegoalde zein iparralden) elkar-ulertzeak edukitzea ezinbesteko ikusten dut.

8.- ORDUAN, BALANTZAREN DESOREKATZEA EZKER ABERTZALEEN ESKUETAN DAGO.

9.- dagoeneko hatz mamiekin ukitu daiteke ABERTZALEEN GEHIENGOA EUSKAL HERRI OSOAN, HAU DA, 7 HERRIALDEETAN.

10.- Europako bi estatu boteretsuok ezin izan badute abertzaleekin orain arte, aurrera begira ere zaila izango dute. herriaren hezur-mamia abertzalea da. eman ditzagun urratsak, bakoitzak bere arlotik, subirautzaren bide horri ekiteko.

1 comentari:

27zapata ha dit...

eman ditzatela pausuak, edo eman ditzagula. kontua pausuak ematea da eta aurrera, gure interesen alde, jendea inplikatuko den politiken alde, ilusionatuko gaituen herri proiektuen alde, eman ditzagun pausuak aurrera, sobra ere atzerakoak eman ditugu eta!