Nerabeak gara
Pragako udaberrian.
Nerabeak tankeen aurrean
izterrak erakusten.
Nerabeak minigonak jantzita
suntsidura armen jabeei lizun begiratuz.
Errusiar soldaduek diote
tankeetan gotortuta,
“negua dakarkizuegu”.
Txekoeslobakiar nerabeek
minigonetan loratuak,
“bost axola, jaioko dira udaberri berriak”.
Stephen Miller, Trumpen aholkularia
-
Ez nago etengabe begira ea zer egiten duen edo zer ez duen egiten Trumpek,
baina benetan zaila dela egunero ez agertzea gizaseme hau norberaren
pantailetan...

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada