2008/09/13

Blog interesgarria netlabel-en inguruan

Netlabelen inguruan azken boladan nahiko eztabaida dago. Izan ere, eredu berri bat planteiatzen dute musikaren sormen, banaketa eta entzunalearen-ganatzerako. Asko daude ta oso diferenteak. Aurki daitezke elektronikaren mota desberdinen ingurukoak, baita dub, hiphop etabar.

Sakoneko eztabaida bat piztutzen dute berauek: musika dohainik eskeintzearena. Mugimendu hau orokorrean Creative Commons eta gisako copyleft eredua erabiltzen dute. Hau da, egile eskubideen inguruko jarrera berria, zeinean egileak eskubideen gaineko jarrera irekiagoa agertzen duen. Badaude formula desberdinak, baina funtsean zabaltzeko errazagoa da musika hau, ez baitauka egile eskubideen gaineko horrenbesteko murrizketa.

Mugimendu guzti honen inguruan berriak, elkarrizketak eta lotura interesgarriak jasotzeko badago "netlabels and news" deitutako bloga. Bertan netlabelen joera hau zertan den eta zer bide hartzen ari den jakin dezakegu.


Horra helbide interesgarri batzuk:

netlabels and news: http://netlabelsnews.blogspot.com/

afterbeat, dub netlabela : http://afterbeat.org/index.php?action=rel&id=10

qunabu, musika elektronikoa: http://netlabel.qunabu.com/

fresh poulp records, musika elektronikoa: http://www.fresh-poulp.net/releases/FPR022.htm