2008/09/13

ZURA-ren disko berria URRIAN


ZURA-ren disko berria ia-ia bukatuta daukagu. Poz haundiz oso gustora geratu garelako ta jendeak entzuteko irrika bizian gaude.

Diskoak KIRIBIL izena du, musikaren munduan sartu diren lan egiteko modu berriei erreferentzia eginez, nolabait, (loop-ak etabar), baita musikaren inguruko ikuspegi espiral bategatik.

GOR disketxeak kaleratuko du, ta biratxo bat egingo dugu urritik abendurarte diskoa aurkezteko.

Diskoan laguntzaile ugari izan ditugu, denak oso potenteak. Funtsean ZURAko oraingo hiru partaideak (xabi, nerea ta diego) ta teklistak, baxujotzaile, ta abeslari oso entzutetsuak......

Zuzenerako ere taldetxo polita bildu gara, tartean kashbad-eko gorka sesma (kitarjolea) eta hans, hondarribiko gazte martxoso bat, eta noski abeslari berria, nerea, kabulen ibilitakoa eta diego, baterijolea.

Jakinaren gainean edukiko zaituztet daten inguruan.

3 comentaris:

Anònim ha dit...

very nice! hahahahaha

Anònim ha dit...

Urriaren zain!
Gor-ekin aterako duzuela diozu, baina zein lizentziarekin? CC edo antzekoren bat akaso?

Anònim ha dit...

hey!!! ikuxiko dugu.... disketxe normalentzat ez da erraxa izaten, sgae-k nahiko lotuak ditu...