2009/04/20

LITERATURIA LARRABETZUN ekainaren 5, 6 eta 7an


"blogak eta letrak Literaturian" titulupean Larrabetzun egitekoa da topaketa.

honela dio patxi gaztelumendik bere blogean:

"Ekaineko lehen asteburuan Larrabetzu literaturia bilakatuko da. Literatura, liburuak, letren inguruko uria izango da gurea.
Interneten inguruko kontuak be egongo dira, baina hoiek Internet bidez antolatzea pentsatu dugu: blogak & letrak

Horregatik, egitaraua, hizlariak, mahainguruak, musika proposamen asko egiteke dago oraindik. Guztion artean egin asmo ditugulako. Idazle blogariak gonbidatu, blogetako irakurleak erakarri, kazetariak deitu, literaturzale blogileak ekarri, musika pintxatu, liburu elektronikoaz galderak pausatu, bideoak editatu…

Orain arteko sareko ekimenak
Partehartzailea eta irekia behar du blogak & letrak ekitaldiak. Orain arte, blog&beers egin dugu herrian, basquecamp bat antolatu dugu eta orain blogak eta letrak ditugu helburu.

Literaturia
Literaturia Literatura Eskolaren ekimen bat da, herriko elkarte, gaztetxe eta enparauekin batera antolatua. Ekainaren 5, 6 eta 7an Larrabetzun gauzatuko dena."

1 comentari:

Unknown ha dit...

ba zu ere Xabi, gonbidatuta zaude.
poesia eta bloga uztartzen iaioa zarelako.
interesatzen zaigu zure iritzia, zure ahotsa.
kitarrarekin bazatoz, beste horrenbeste.