Poesia liburu berria daukat eskuartean: Lauki bat zen.
Egungo aukera berriei men eginez, interneten dohainik zintzilikatzea erabaki dut. Liburuak nahas-mahas batean biltzen ditu poesia sorta batzuk. Arteaz, filosofiaz, sentimenduez, eta beste hitzegiten dut. Erudizio aspirazio haundiegirik gabe, Historiako ikasketetan eta gure "klasikoen" irakurketetan barrena (Oteiza, Barandiaran, Manuel Lekuona) pilatzen joan naizen ideia eta sentsazio desberdinak bildu ditut. Eraberean, Dada eta surrealista mugimenduen zenbait errezeta erabili ditut. Idazketa automatikoa, adibidez.
Ondorioa osotasun kaotiko bat da, gai batetik bestera pasaz, baina sakoneko loturei bide emanez, jarraitasun poetiko bakar baten bidean.
Dohainik eskuragarri duzue hurrengo loturan:
Lauki Bat Zen
(http://www.archive.org/details/LaukiBatZen_353)
Los Ágaros taldea gogoratzeko eguna
-
Popotxo, Txiki eta Jesusín Ayestaran anaien erakusketaren bueltan,
kontzertua eman zuen Los Ágaros taldeak Okendo Kultur Etxean apirilaren
29an. Talde hau ...

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada