Ijitoak Euskal Herrian
-
Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren
Zuzendaritzak, Aniztasunaren II. Foru Planaren barruan, enkargatu zion
erakusketa Jua...
2009/05/01
euskal eta palestinar zauriak
Oso ekitaldi polita egondu zen atzo iruñean, LABOARENAK, omenalditxo xume bat gure txamanari. oso jende berezia bildu ginen: maddi ohienart, carles belda, nerea eta biok zura-tik, judit montero, arkaitz miner, gartxot, orekat tx, xabi erkizia eta iñigo telletxea. bidaia antzeko bat izan zen laboaren mundu desberdinetan barrena: alde kantuzalegoa, alde inprobisatzaile eta leketxiarrena... benetan hunkigarria. jende andana bildu zen (lekua lepo zegoen). arrakasta txiki baina polita, ta bihotzak gotti.
bukatu ta donostira abiatu ginen CHECKPOINT ROCK pelikulako jendeak jam sesiona egiten baitzuen Egian. musikari palestindarrak agurtzeko garaiz iritsi ginen. oso jende maitekorra, irekia eta positiboa.
musikaren bitartez gure herriok toki bat egiten dugu munduan. gure ahotsa zabaltzen dugu, ilunaren erdian ortzadarrezko zirrikituak irekiaz.
hementxe helbide interesgarri batzuk:
DAM: www.myspace.com/damrap PALESTINAKO RAPA
AMAL MURKUS: www.myspace.com/amalmurkus FOLKA
SAFAA ARAPIYAT: www.myspace.com/safaa3arapeye PALESTINAKO LEHENGO EMAKUME RAPEROA
KHALAS: www.myspace.com/khalasband PALESTINAKO ROCK BANDA
...
hauek eta gehiago aurkituko dituzue TALKA-k atera berri duen pelikularen jatorrizko soinu bandan. www.talka.org
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada