Gertatzen da batzutan.
Maitasun zahar bat berpizten dela.
Batzutan ere, erabat manifestatu ez zen maitasun bat.
Agian ez ginen norbaitetaz gogoratzen.
Lagun zahar bat adibidez.
Bapatean pertsona horren ingurukoak berpizten dira.
Txolinduta ibiltzen gera. Dizdira betean.
-Ametsak baino ez dituk motel...!!
Topaketa hura, hitz haiek, irri hura...
-Ameskeriak ttuk..!!!
Dantza pauso haiek, konpartitutako garagardo batzuk...
-Jetsiri lurrera... Txoro-txoro eginda zabiltza.
Maitasuna beharra da. Askotan sentimendu bat, pertsona baten ingurukoa baino, bizitzari dagokion positibismoa.
-Nabaitzen da eguzkia ateri dela, joer!!!
Artikulu gutxi eta txio asko
-
Artikulu bat osatzeko berbak batzen ari naiz. Hitzaldi batek, eta haren
kronikak ekarri duelako gaia hizpidera. Jon Sarasuak, bertsolari
txapelketak, eta g...
1 comentari:
Nik uste dut inork aurreikusi edo planifikatu gabeko txorakeria eta ameskeriak direla egi bihurtzeko aukera gehien dituztenak.
Baina ez diezaiogun meritu guztia eguraldi onari eman!
Publica un comentari a l'entrada