Gertatzen da batzutan.
Maitasun zahar bat berpizten dela.
Batzutan ere, erabat manifestatu ez zen maitasun bat.
Agian ez ginen norbaitetaz gogoratzen.
Lagun zahar bat adibidez.
Bapatean pertsona horren ingurukoak berpizten dira.
Txolinduta ibiltzen gera. Dizdira betean.
-Ametsak baino ez dituk motel...!!
Topaketa hura, hitz haiek, irri hura...
-Ameskeriak ttuk..!!!
Dantza pauso haiek, konpartitutako garagardo batzuk...
-Jetsiri lurrera... Txoro-txoro eginda zabiltza.
Maitasuna beharra da. Askotan sentimendu bat, pertsona baten ingurukoa baino, bizitzari dagokion positibismoa.
-Nabaitzen da eguzkia ateri dela, joer!!!
Ijitoak Euskal Herrian
-
Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren
Zuzendaritzak, Aniztasunaren II. Foru Planaren barruan, enkargatu zion
erakusketa Jua...
1 comentari:
Nik uste dut inork aurreikusi edo planifikatu gabeko txorakeria eta ameskeriak direla egi bihurtzeko aukera gehien dituztenak.
Baina ez diezaiogun meritu guztia eguraldi onari eman!
Publica un comentari a l'entrada