Sarrionandia, kirmen uribe.... sarrera literarioa izan du lehendakari berriak.
poesia maite dugunok gustora hartzen ditugu horrelakoak.
behintzat,
tokitxo bat daukala poesiak gure herrian.
maiatza sartu dela-ta
erantzun posibleak asko lirateke.
hau hautatu dut, bitoriano gandiagarena.
ORAIN ARTE BANAIZ
Bitoriano Gandiaga, 1989
Orain arte banaiz
eta, banaizela
paper honetan nahi dut
idatziz, azaldu,
duda-mudatatik
irten nadin ere.
Orain arte banaiz,
eta bitartean
zerbait esan nahi dut:
banaizen oroipen hau
ez dudala horren
aspaldiko ere.
Banaizen ustezko
kredo hau ez dakit
noiz artean ahalko
dudan baieztatu,
ez bainaiz sentitzen
luzaroko ere.
Iturritik irten
eta maldan behera
nolabait dihoan
ur-hari apala
naizela dirudit
inondikan ere.
Uraren galtzeko
arriskuak zenbat
diraukeenik inork
inolaz ez daki,
asma-ezin hainbat
dira izan ere.
(...)
BA HORIXEN, IZATEN JARRAITU NAHI DUGULA!!!!!!!!!!!!!!!!!
Stephen Miller, Trumpen aholkularia
-
Ez nago etengabe begira ea zer egiten duen edo zer ez duen egiten Trumpek,
baina benetan zaila dela egunero ez agertzea gizaseme hau norberaren
pantailetan...

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada