2010/01/15

Eguzki Bideoak


Ekimen benetan interesgarria urte guzti hauetan Iruñean aurrera eraman dutena. Eguzki irratia -Iruñeako irrati herrikoia- eta haien jendearen inguruan sortua, "Eguzki banaketak" zena (ez banago oso oker) gerora Eguzki bideoak bilakatu da.

Modu horizontalean funtzionatu, utopiarantz abiatu, urratsez urrats utopia bizitu, eta harremanak estutu mundu osoko iraultzaileekin. Zer beste egin dezakegu? Ba hori, komunikatu. Komunikazioaren tresnak gure eskuetan hartu.

Egunotan ekimen oso berezia aurkeztu dute, koprodukzio bat hain zuzen ere. TO SHOOT AN ELEPHANT. Gaza-ko bonbaketaz dihardu, eta Alberto Arce-k burutu zuen Gaza-n bertan egun beldurgarri haietan. Hurrengo 18an urte bat betetzen da okupazio militar hartaz.

Pelikulak testigantza ezin hobea mahairatzen du, hain zuzen ere hango Gaza-ko Gurutze Gorria, Ilargi Erdi Gorrian, lan egiten duten anbulantzia langileen inguruan. Zitala, beldurgarria euren testigantza.

Eguzki bideoak, bestaldetik, oso katalogo zabala du: mundu guztiko esperientzia iraultzaile eta memoriaren aldekoen testigantza. Merezi du euren katalogoan sartzea.

http://catalogo.eguzkibideoak.info/eu