

Zorionez, ARTE katea hartzen dugu orain etxean, tdt mobida guzti honekin. Ta egia esan, kristona, zeren ta hizkuntza pilo bat entzuten ari naiz.
ARTEn badute ohitura on hura: pelikulak soinu originalarekin eta azpitituluekin jartzea. Ta hola nabil azken asteetan: egun batean frantsesezko pelikula, bestean portugesez, japonieraz, betiere frantsesera joaz azpitituluekin. Egia esan hizkuntzak ikasteko sekulako aukera.
Ta holtxen: atzo pelikula txatxu xamarra ikusten geratu nintzen. "Toi et Moi", Zu eta ni. Gustatu zitzaidan komiki-tik oso gertu dauden errekurtsoak sartzen dituelako, nahiz eta istoriak berez etzuen holako deus.
Ta justun ZUTAGU ataria abiatu zuten atzo. Euskal sare sozial benetan fundamentuzkoa, aparta, txukuna.
http://zutagu.net/
Nitasunak, zutasunak, gutasunak, eta beste guztia.
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada