2010/01/11

Euskal Herriko Soinu Tresnak



Dudarik gabe disko honek mugarri garrantzitsua ezarri zuen euskal musikan, gure sustraietara jotzea ekarri baitzigun. Asko entzun nuen bere garaian, ta iruditzen zait ondo isladatzen duela gure arbasoen musika.

Hasteko, lurraldetasunari so egiten dio, ia 7 herrialdeetako musikariak baitaude. Eraberean, oso soinu tresna desberdinak daude bertan. Musika herrikoiaren sonoridade guztiak bertan daudela esan dezakegu.

Jakina da Maurixia Aldeiturriagak izan zuela fama haundiena bertan dauden musikarien artean. Diska hau, izan ere, bere arrakasta edo berraurkikuntzaren motiboa da, besteak beste. Baina beste askok ere izan dute bere ospe momentutxoa: "ttin ttan ttan ttin ttikittin" ospetsua, edo "durunbele" aidia.

Niri bereziki gustatzen zaizkit toberak, eta toberekin doazten bertsoak.

Hortaz, ezinbesteko diskoa.

http://rapidshare.com/files/324097045/Euskal_Herriko_soinu_tresnak__1991_.rar