Ijitoak Euskal Herrian
-
Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren
Zuzendaritzak, Aniztasunaren II. Foru Planaren barruan, enkargatu zion
erakusketa Jua...
2010/03/07
EUSKARA EDO EZKARA
EUSKARA JENDEA liburuak derrigorrezko behar luke gure irakurgaien artean. XAMAR idazleak idatzia da duela urte batzuk.
hemen audioa liburuaren inguruan.
http://www.euskomedia.org/MusicGaler/000717.mp3
LIBURUAK daukan balorerik haundiena lekukotasunak biltzean datza. XVII.ean Nafarroa hegoaldean euskara hitzegiten zela badakigu, baina are garrantzia haundiagoa hartzen du ideia horrek bertako hiztunen hitzak jasotzen baditugu. Dela euskararen inguruko jarrera ofizialen kontra (apez euskaldunaren beharra, irakasle batena, auzi zibilak...), dela bizibeharraren agerkarietan, euskara nafarroakoa da, eta Nafarroa euskararena.
Ehundaka urtetako errepresio linguistiko estrukturala (politikoa, juridikoa, baita klasista eta soziala ere ...) legeztatu nahi dutenek jai dute. Galdu bazen -zonalde jakin batzutan- etorriko da atzera, eta euskal hiztun bakar bat dagoen leku hortaraino eraman behar da herriaren indarra eta babesa.
Tafalla, Lizarra, Erronkari..... euskararen lurralde XVII. mendean.
Aurrera herria eta aurrera euskara.
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
1 comentari:
xamarran liburu guztiak dira irakurri beharrekoak... guk eta denok! Bestela, bertako ideiak zabaltzea dagokigu guri.
Publica un comentari a l'entrada