2008/11/14

Euskal Herria Vsus Euskadi



"Euskal Herria"

wikipediatik atera dut hau:

Euskaltzaindiaren arabera:

Euskaltzaindiak 2004ko uztailan plazaratutako dokumentu batean, honako erabaki hau jakinarazi zuen akademiak [1]:
Gorago adierazi guztiaren argitan, Euskaltzaindiak, zazpi probintzia edo herrialdeen osotasuna adierazteko, Euskal Herria izenaren egokitasuna, zuzentasuna eta zehaztasuna berresten du, eta izen hori ez dela izate politiko administratibo konkretu baten baliokide. Aldi berean, gogorarazi nahi du mendez mendeko tradizio luzeari begirunea zor zaiola, eta inork eta ezerk ez du tradizio hori hausteko edo bere gogara aldatzeko eskubiderik.

Historian zehar:

Joan Perez de Lazarragaren eskuizkribuaren 18. orriaren atzealdea. Ezkerreko ilaran, zazpigarren lerroan behetik hasita, eusquel erriau ikus daiteke.

Terminoa 1567. urtean agertzen da lehen aldiz idatzia, Joan Perez Lazarraga idazle arabarraren eskuizkribuan, eusquel erria formarekin. Hiru aldiz ageri da testu hartan[2]:

beti çagie laudatu
çegaiti doçun eusquel erria
aynbat bentajaz dotadu.
çegayti eusquel errian dira
ederr guztioc dotadu
çeñetan ditut eçautu
eusquel erriau oy nola eben
erregue batec pobladu.

Halaber, Joanes Leizarragaren Testamentu Berrian (1571n argitaratua, Arroxelan):

...bat bederac daqui heuscal herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diuersitatea den

Axularrek ere bere Gero liburuaren aitzin solasean darabil, Euskal Herria eta haren zazpi lurraldeak aipatuz:
Ceren anhitz moldez eta differentqui minçatcen baitira euscal herrian, Naffarroa garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan, Alaba-herrian eta bertce anhitz leccutan.

1 comentari:

Anònim ha dit...

gaur esan du egibarrek euskadik zentzu politikoa duela ta euskal herriak ez. nor dedikatu da zentzu politiko hori hustutzera ta "euskadi-navarra" dikotomia antzua elikatzera?