Amara itsasoa zenean
-
Nagusiki 20. mendeko lehen zatikoak diren Donostiako argazkiak jarri
dituzte Galarza Fondoaren erakusketan, San Telmo Museoan (2025eko
urtarrilaren 26a art...
2008/11/02
ZURAren disko berria: KIRIBIL
"KIRIBIL", Bidasoaldeko ZURA taldearen bigarren diskoa da, euskaraz egindako bossanova diskoa, hain zuzen ere. Bertan, iturri desberdinetatik edaten duen bossanova berritzailea aurkituko dugu: rocka eta funkaren tradizioak brazildar samba eta bossarekin nahasten dira. Orohar, armoniak eta erritmoak brazildar kutsukoak dira, euskara bihurtzen delarik hitzen hizkuntza nagusi. Ikuspuntu berritzaile batetik landutako bossa da beraz, diskoaren muina.
Hitzen mailan, KIRIBIL diskoan maitasuna, itxaropena eta sentimendu goxoak lantzen dira. Hitzak, kantuak bezela, Xabi Strubell-enak dira, Joseba Sarrionandiaren portugesezko poema bati tokia egiten diotelarik, "Propostas para o definiçao do exilio". Gainera, badira portugesezko beste kanta bat ("No mundo dos fugitivos") eta italierazko bat ("Amore").
ZURA, gaur egun, eta zenbait aldeketen ondoren, Xabi Strubell-ek (kitarra eta ahotsa), Nerea Olaxa-k (ahots nagusia), Diego Garcia-k (bateria), Gorka Sesma-k (Kashbad-eko kitarrajotzaile ohia) eta Hans-ek (baxuarekin) osatzen dute.
Diskoko laguntzaileen artean, egungo euskal eszenaren izen garrantzitsuak daude: Eñaut Elorrieta (ken zazpi), Ines (Gose), Anari eta Sorkun. Baita Wemean suitzar taldeko Sabina Leone ere. Musikarien aldetik, Koldo Uriarte eta Gorka Pastor teklatujoleak eta Marc Barnes baxujolea egon dira ere diskoan parte hartzen.
Diskoa estilistikoki kokatzekotan, alde batetik Brasil-en sortzen ari diren musika ildo berriei so egin behar diegu. Bossanova eta brasildar musika herrikoia berritu eta eguneratu duten esperientzien ildotik dabiltza ZURA: Fernanda Porto, Bebel Gilberto edota Moreno Velosoren taldearen ildotik. Bestaldetik, KIRIBIL diskoan badira rock, funk, soul eta jazz ukituak, betiere ZURA-ren estilo pertsonaletik landuak.
Diskoa azaroan aterako da, hurrengo asteetan.
HEMEN ENTZUN DEZAKEZUE (6 kanta daude myspacean): www.myspace.com/zuramusika
Zuzeneko biratxo bat egiten ari gara, diskoa aurkezteko. Horra datak:
-azaroak 8, beasain gaztetxea. (+las sfintters + selektah stepi)
-azaroak 14, plateruena durango, (+petti)
-azaroak 21, donibane-ziburuko gaztetxea.
-azaroak 27, UPNAko kafetegia, iruñean. 19:30.
-azaroak 29, doka kafe antzokia, donostian.
Abendua
ZURA + SABINA LEONE BIRA
-12 ostirala- Psilocybe aretoa Hondarribi
-13 larunbata- Putzuzulo amets fabrika zarautz
-18 osteguna- Bonberenea Tolosa
-20 larunbata- Le Mono artista kolektiboaren aretoa Bilbo.
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
2 comentaris:
Udan aurreratu zenizkiguzun kantak gehiago jantzi dituzuela ikusten da, besteak soilagoak, akustikoagoak ziren (fugitivux eta hiri aro ero), baina biak ala biak ederrak.
Oso itxura ona dute kanta berriek, kolaborazioak ere ez dira nolanahikoak. Pistarik bai azaroan zein egunetan kaleratuko den?
Zorionak Xabi eta konpañia!
hey!! azaroak 7/10aren inguruan aurkeztuko dugu donostian
Publica un comentari a l'entrada