2008/11/07

Obama


Goizeko ordu txikitako espektakulua ikusten egon ginen beste egunian etxekoak. Orduen joan-etorria, botuen dantza, baikortasun eta irri prefabrikatuak telebistetan. Orain mundu guztia hasi da pontifikatzen Obama fenomenoaz.

Nik egia esan oso positibotzat jotzen dut zuria ez den batek holako botere gune bat eskuratu izana... etxe zuria gainera!!

Heredentzia zitala uzten dio aurrekoak. Mundua txetuta ta estatubatuarren irudia munduan okerra baino okerragoa. Ezin ahaztu daiteke, izan zela garai bat (oso urrunekoa, XIX. mendea) erreferentetzat erabili izan zena EEBB. Erreferentetzat askatasun politikoetan, eskubideen garapenean, konstituzioen garaia abiatu izana, besteak beste.

Baina Howard Zinn-ek "La otra historia de los Estados Unidos" (Hiru argitaletxeak ateria) argi uzten zigun EEBBen egungo egoera mende oso bateko errepresio krudel baten ondorioa zela. Anarkistak zirela, komunistak, beltzen mugimenduak, etabar. Hain zuzen ere, gobernarien beldur haundienetako bat beltzek eta komunistek bat egitean zetzan. Horretaz, sekulakoak eta bi xahutu zituzten mugimendu horiek estatubatuar gizartearen baitan bat egin ez zezaten. Ezagunagoa den atala errepresio hortan "sorgin ehiza" izan zen, noski, hollywoodeko eta kulturako jende ezagunei zipristindu zielako. Baina pasarte askoz ere "ilunduagoak" daude.

Hala ere, nire hausnarketa nagusiak puntu hauetan bildu ditut:

-hiriek eta hiri bizitzan oinarritutako kulturak irabazi du, estatubatuen bertsio atzerakoi eta nolabait ruralagoaren aurrean. Oso sinbolikoa izan zen hautagai bakoitzak gau elektoralean hautatutako tokia. Arizona Vsus Chicago.

-zabaltzen doazten berrien arabera, Bill Clinton-en gobernualditik askok errepikatuko dute gobernuan.

-Obamak eskuak oso lotuak izango ditu hainbat gaitan.

-Eredu ekonomikoari dagokion arloan ez dut oso berritzailea ikusten.

-Gerrari lotutako eredu ekonomiko hortatik ateratzea oso zaila du.

Hortaz, esperantza badut aro berri bat hasi dela (nire ustean nolabait XXI. MENDEA LETRA LARRIZ HASI DELA, bere ondorio guztiekin), baina aro berri horretatik bakoitzak espero duena eta gerora izango dena dialektika totala izango da.

Lauryn Hillen poema honi atxikiko natzaio nire posizioa nolabait zutarritzeko. Emperors new clothes kontzeptu ia filosofikoari lotzen zaion heinean ikusten dut interesgarria:

IKUS BIDEOA YUTUBEN:
motives and thoughts